Gida honekin Basaburuan eskaintzen diren zerbitzuak ikusarazi nahi ditugu.

Maiz gure herrien garapena sustatzearen beharraz eztabaidatzen dugu. Gero eta globalizatuagoa eta neoliberalagoa den mundu honen aurrean, ez dira gutxi antolatzen diren tokian tokiko dinamikak inertzia horri aurre egiteko: Km 0 produktuak, kontsumitzaile sare eta kooperaibak, hurbileko kontsumoa, garapen endogeno eta bertakoen sustapena…

Guziak antzeko helburu batekin, tokiko ekonomia eta gizarte garapena sustatzea.
Gida honekin gure aletxoa jarri nahi dugu bide horretan Basaburuko Garapen Batzordetik. Gida hau etxe guzietara helaraziz, Basaburuan eskaintzen diren zerbitzuak ikusarazi nahi ditugu, horietako batzuk ezagutu ere ez baititugu ezagutzen.

Jarduera hauen berri emanez, gure asmoa da denok ere kontzienteago izatea horiek mantentzeak duen garrantziaz gure herrietan jarduerak,
zerbitzuak eta biztanleak finkatzeko, azken finean, gure herrietan bizitza errotzeko.

Bere jarduera Basaburuan helbideratuta duten guziei gida honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu zaie. Arrazoi ezberdinengatik badira gidan ez agertzea nahiago izan duten jarduerak ere.

Gure esker ona eta elkartasuna adierazi nahi diegu guziei.

Filters
Reset

PERUSKENEA HOTEL – JATETXEA

PERUSKENEA HOTELA – JATETXEA: 2 izarreko landa-ihesaldia ingurune natural paregabe batean. Jauntsaratsetik kilometro batera, 10 logelako landa-hotela duzu zain pagadi…

Ametza Kultur Elkartea

Ametza Elkarteak eskualde osoan (Anue, Atetz, Basaburua, Imotz, Lantz, Odieta eta Ultzama) euskara bultzatzeko lana egiten du. Besteak beste, Pulunpe…

Erbiti-Orokieta Kontzejua

Basaburuko Udala loading map - please wait...Map could not be loaded - please enable Javascript!→ more information Basaburuko Udala 42.999474,…

Osasun Etxea

Asuncion, 21. 31866 Jauntsarats 948 50 31 25 Aurretiko  hitzordua:  948 30 93 50 Larrialdiak: 112

Orbela Mendi Taldea

Hilabetean behin mendi irteerak antolatzen dituzte. Harremanetarako: Leoncio 689 58 60 49

Pulunpe Aldizkaria

Eskualdeko aldizkaria, hilabetero argitaratzen dena. Helbidea: Asuncion, 7, 3º pisua. 31866 Jauntsarats Koordinatzaileak: Itziar Perez Argomaniz eta Garazi Zabaleta

‘amezti.eus’ Aldizkari Digitala

Eskualdeko aldizkari digitala Helbidea: Asuncion, 7, 3º pisua. 31866 Jauntsarats Koordinatzaileak: Itziar Perez Argomaniz eta Garazi Zabaleta

Gederna-Garalur Garapen Agentzia

Mendialdea Garapen Agentzia /Agencia de Desarrollo de Mendialdea Arreta guneak/Sedes: Leitza, Lekunberri, Ultzama, Goizueta. Telf.: 617609328 mendialdea@cederna.es
Basaburua

loading map - please wait...

Basaburua: 43.009028, -1.792797