Paisaia ederrean ekintza desberdinak egiteko aukera.

Basaburuan zehar ibilbide aunitz aurkitu ditzakezu, horietako batzuk ongi seinalatuak daude, tamaina eta zailtasun aukera desberdinekin:

Bide hauez gain, bi Ibilbide Luzeak (GR) zeharkatzen dute bailara:

  • GR 12, edo Euskal Herriko Ibilbidea; bailararen goiko aldeko mendiak eta larreak gurutzatzen du, Ireber-Ernaizu menditik eta ur isurialde gailurretik hain zuzen.
  • GR 9, edo “Kañadaren Ibilbidea”; bailararen hegoaldeko herrietatik pasatzen da. Bide honek “Basaburuko Ateak” deitutako ibilbide txikiarekin (PR) partekatzen du ibilbidea Larraun bailara aldera, mendebaldera.