Berdintasunerako bidearen diseinuaz, koordinazioaz, kudeaketaz, jarraipenaz eta ebaluazioaz arduratzen da.
Horretarako 2017. urtean bigarren Berdintasun Plana (2017-2022) onartu zen.
Planean zehazten den bezala, berdintasunerantz aurrera egiteko jarduerak lau eremuetan biltzen dira:
- TOKI GOBERNAMENDUA ETA GENERO-ZEHARKAKOTASUNA: Eremu honetan genero-ikuspegia toki-erakundean zeharka txertatzeko neurriak zehazten dira.
- EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA: Emakumeentzako indarkeriarik gabeko bizitzak lortze aldera neurriak garatzen dituen eremua da.
- ZAINTZA, ERANTZUNKIDETASUNA ETA EGINKIZUNAK BATERATZEA: Eremu honek herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko Zaintzaren Etika garatzeko eta emakumeek eta gizonek lana, familia eta norberaren bizitza erantzunkidetasunez bateratzeko neurriak biltzen ditu.
- EMAKUMEEN AHALDUNTZEA, PARTE HARTZE SOZIOPOLITIKOA ETA BALIOEN ALDAKETA: Ahalduntzearen bitartez emakumeen herritartasun osoa sustatzeko neurriak zehazten ditu, baita balioen aldaketarako rol eta estereotipoak deuseztatzekoak ere
Zenbait data esanguratsu.
Otsailak 11: Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna
Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna.
Urriak 15: Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna
Azaroak 25: Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Telefonoa: 948/ 30 53 53
Posta elektronikoa: ultzama.berdintasuna@gmail.com
