Landa-eremuko Eguneko Zentroa Basaburuan (Nafarroa) kokatuta dago. Gehienez 15 erabiltzaile hartzeko gaitasuna izango du, eta 2026ko lehen hiruhilekoan irekiko ditu ateak.
Zentroaren helburua ingurune seguru bat eskaintzea da, behar duen pertsona bakoitza bere beharren, gustuen eta lehentasunen arabera lagundu ahal izateko.
Basaburuako Udala izango da, bere enpresa publikoaren bidez (Basanet), zuzenean kudeatuko duena, ahalik eta eraginkortasun handiena bilatuz.
Horretarako, proiektu hurbil eta zentzudun bat gidatu eta martxan jarri nahi duen pertsona hautatu eta kontratatzeko prozesu hau irekitzen da. Bilatzen diren profilak:
Gerokultoreak, erizaintzako laguntzaileak, gizarte-osasuneko laguntzaileak edo antzeko profilak
Landa-eremuko eguneko zentro bat, non pertsona bakoitzak balioa duen, lantaldea elkar ezagutzen duen, eta zaintzeak komunitatea eraikitzea ere esan nahi duen.

