Albisteak

MINTZAKIDE programa martxan da!

EUSKARA

Astean ordubetez, euskaraz dakitenak eta euskara ikasten ari direnak edota gehiago hitz egin nahi dutenak elkartzen dituen programa da MINTZAKIDE.

Harreman sareak euskaldundu, Euskaraz bizitzeko aukera eskaini eta euskararen presentzia areagotzea ditu helburu programa honek. Aukerako ordutegia du eta doakoa da.

Eta euskalduna bazara baduzu honetan nola lagundu, mintzataldeetan bidelagun izateko izena eman.

Informazio gehiago eskuratzeko eta izena emateko:

Ultzama-Larraungo AEK 607 622 102

Basaburua-Imotz-Odieta-Ultzamako EUSKARA ZERBITZUA.  948 30 51 34

Basaburuko Udala (948503035, harrera ordutegia, 9:30-13:30).