Ongizatea herritarren arteko eskubideen berdintasuna sustatzean datza, pertsona guztien eskubide sozialak bermatzean. Gizarte-babesa oinarri bezala hartuta, gizarte zerbitzuek eskuragarriak izan behar dute denontzat.

Nahiz eta zailtasun ekonomiko handiko egoeran egon, ditugun zerbitzuen kalitatea bermatu behar dugu eta zerbitzu hauek eskaintzen dizkiguten baliabideak aprobetxatu behar ditugu.

Gizarte Politiken Batzordean egiten ditugun lanak:

  • Gizarte zerbitzuen kalitatea eta funtzionamendua aurrera eramateko beste udalekin batera Mankomunitateko erabakitan parte hartzen dugu.
  • Osasuna, bizi kalitatea eta biztanleen harremanak sustatzeko hilabeteko azken igandeetan Tipi-Taupa ibilaldi osasuntsuak antolatzen ditugu.
  • Haurtzaroan eta gaztedian osasun ohiturak zabaldu asmoz, pasaderetako eguna sortu dugu
  • Autozainzari begira taller desberdinak antolatu ditugu:
    • Zaintzaileak zainduz
    • Heriotza duina eta Bizitza Testamentua hitzaldiak
    • Menopausia beste modu batez bizi daitekeela erakusteko eskuliburua sortu eta zabaldu dugu.
    • Hipopresiboen tailerra
    • Autodefentsa Tailerak Basaburuko neska gazteendako
    • Lehen sorospenen tailerra
    • Sexu harremanak berdintasunean. Ikastaroa
    • Kaskoa buruan eta ibili munduan, haurrei zuzendutako kanpaina bizikletan kaskoen erabilera bultzatzeko.
  • Munduko errefuxiatuen egoera azaltzeko hitzaldiak.
  • Emakumea eta Islamofobia
  • Udalak dituen etxebizitza sozialak alokatzeko prozedura martxan jarri dugu.
  • Herriz herri hirurogei urte baino gehiago duten pertsonekin elkartu eta erabilera anitzerako lokal berrirako proposamenak jaso.

 

NORBAITEK  GAI HONEKIN INTERESA BADAUKA BATZORDE HONETAN PARTE HAR DEZAKE, BI HILABETETIK BEHIN ELKARTZEN GARA. ANIMATU ETA ETORRI!
Menú

Web orri honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookie hauek eta gure cookie politika onartzen dituzula ulertzen dugu.

ACEPTAR
Aviso de cookies