La ganadería en Basaburua

Basaburuko jarduera ekonomikoei eskainitako gida honetan ezin dugu abeltzaintza aipatu gabe utzi.

Nahiz eta etengabeko bilakaera eta berregituraketa prozesu batean dagoen, sektorea ia amaigabeko krisi egoera batean utzi duena, abeltzaintzak bailarako sektore ekonomiko nagusia izaten jarraitzen du.
Haren garrantzia ez da bakarrik sortzen dituen lanpostu zuzen edo partzialen kopurura mugatzen; izan ere, gure ingurumen guzia moldatzen duen jarduera da eta bizi garen populazio sakabanatuaren ereduari zentzua ematen dio.

Hona hemen Basaburuak azken hamarkadetan izan dituen esplotazio eta abelburuen bilakaera:

Lehen begirada batean egiaztatzen ahal dugu orokorrean abelburuen kopurua nahiko egonkorra mantentzen dela denboran.

Ustiategi kopurua mantentzen dela iruditu arren, kontuan izan behar da egun espezie bakoitzarendako ustiategi kopuru bat lortu behar dela, hortaz “etxe” nahikotxo daude ustiategi batzuekin, eta hori lehen ez zen gertatzen.

Egiaztatzen ahal da behi-aziendaren ustiategi kopuruak behera egin duela. Beherakada horretaz gain, duela 25-30 urte 120 behitegi ia guziak esne-behitegiak ziren, egun 8 esne-behitegi besterik ez dira geratzen bailaran; gainontzekoak haragi-behienak dira.

Bestalde, nahiz eta gutxi gorabehera azienda mantendu, bistakoa da lanpostuen galera sektorean. Datu estatistiko zehatzik ez egon arren, 1989an lehen titulua zuten 130 abeltzain kalkulatzen zituzten Basaburuan.

Gaur egun 30 ustiategi daude 45 pertsonari lana ematen diena lehen tituluan; hortaz, bailaran lan-iturri nagusia jarraitzen du izaten.

Beste behin azpimarratu nahi dugu jarduera hau egiten dutenak, lehen tituluan zein bigarrenean, ingurunea eta bizi garen leku pribilegiatu hau moldatu eta mantentzen dutela. Baloratzen jakin dezagun.

Menú

Web orri honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookie hauek eta gure cookie politika onartzen dituzula ulertzen dugu.

ACEPTAR
Aviso de cookies