Euskara Basaburuko nortasun ikur nagusia da.

Euskara Basaburuko nortasun ikur nagusia da, eta ingurune aberats eta emankorrarekin batera bere izaera ematen dio gure bailarari. Batzordeak euskararen normalizazioa du helburu.

Horretarako, euskara zerbitzuaren bitartez, elkarlanean dihardugu Iparraldeko Euskara Mankomunitatearekin, UEMArekin eta beste hainbat eragilerekin.

Horrez gain, baliabide andana guztion eskura jartzen ahalegintzen gara: diru-laguntzak, ikastaroak, tailerrak eta beste hainbat jarduera, hala nola, ostatuetan euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina, gurasoendako hitzaldiak, bertso emanaldiak, antzezlanak, ardo dastaketak…

Argi dugu euskarekiko ardura ez dela batzordearena bakarrik, guztiona baizik. Hortaz, gainontzeko udal esparruetan ere euskara zehar-lerro modura lantzen dugu.

Datozen ekimenak:

  • Euskara batzordetik sustapenari eta erabilerari emanen diogu lehentasuna datozen hilabeteotan.
  • TELP tailerra. Euskaraldiari begira Ahobizi eta Belarriprest izateko prestakuntza, euskaraz EROSO bizi ahal izateko.
  • ARDO DASTAKETA.
  • BERTSO AFARIA.
  • HAURRENTZAKO IKUSKIZUNAK
Menú

Web orri honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookie hauek eta gure cookie politika onartzen dituzula ulertzen dugu.

ACEPTAR
Aviso de cookies