Euskara zerbitzua udalen zerbitzu bat da eta haren eginkizun nagusia hau da: euskara normalizatzeko eta indartzeko lana planifikatzea, antolatzea, koordinatzea eta gauzatzea. Lan hori, euskararen munduan lan egiten duten beste talde edo erakunde batzuekin batera egiten du (euskaltegia, ikastetxeak, euskaltzaleak, kultur taldeak…).
Udal zerbitzu bat denez, udal ordezkariak dira euskara zerbitzuan agintzen dutenak. Euskara zerbitzuak, beraz, udalek onartzen duten hizkuntz politika gauzatu behar du. Horretarako, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatean bilduta, udalek urteko plan bat onartzen dute eta euskara zerbitzua da plan hori gauzatzearen arduraduna. Urteko plan horretaz gain, euskara zerbitzuak baditu bestelako ohiko eginkizunak, baina beti ere udalen agindupean eta hauek erabaki lezaketenaren arabera.
Basaburuko Udala Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kidea da, eta euskaraz bizitzeko helburua du. UEMAren plangintza Iparmanken plangintzaren osagarria da, euskararen normalizazioaren helburuan bat datoz eta elkarlana erabatekoa da.