Batzorde honek 25 urte pasata daramatza lanean. Denbora luze honetan hamarnaka lagun, arlo eta ideologia ezberdinetakoak pasa izan dira Batzordetik, Basaburuko garapenaren aldeko aportazioak eta bere denbora emanez. 

Lanerako oinarriak eta Garapen Batzordearen eremua.

Zer lortu nahi dugu.

Basaburuko garapena zuzendu eta bideratu, batez ere sozioekonomia eta ingurugiroari dagokionez.

Nahi dugun garapenaren definizioa.

Gure ustez garapena, egoera sozioekonomikoaren eboluzioa nahi dugun bizimodurantz bideratzea da. Basabururako neurrikoak diren oinarrizko zerbitzu nahiz lan munduaren garapen onargarria. Dena, inguruarekiko harreman erasokorra gutxituz.

Basaburuko Garapen Batzordearen ardatzak.

Basaburuko garapen batzordeak bere azkeneko hamar urtetako jardueran, hainbat une eta arrazoi dela medio, Basaburuarrek sektoreka edota prozesu irekietan egindako  hamaika eztabaidetan jasotako zenbait ardatz nagusi jaso ditu. Horrela bada, bere lan ildoak definitzerakoan guztiz kontuan hartu beharreko ardatzak izango dira.

Esan bezala, hautatik guztietatik norabidea zertxobait zehatzen diguten  hainbat ardatz argi ateratzen dira.

  • Ingurua eta errekurso naturalen zaintza eta neurriko aprobetxamendua.
  • Kultura eta hizkuntzaren zaintza.
  • Pertsonak eta ongizatearen zaintza eta parekidetasuna bermatzea.
  • Elkarlana, auzolana, talde proiektuak bultzatzea.

*Integrazioa eta errespetua, gizarte kohesioa ahalbideratzea.

*Jarduera ekonomiko neurrikoa eta endogenoa bultzatzea.

GARAPEN BATZORDERAKO LAN PROPOSAMENA

Azken urteotan, Garapen endogenoari begirako oinarria eraikitzen aritu gara. Era berean, Basaburuan bizitzea errazten duten hainbat zerbitzu bideratu dira.

Egungo egoera ekonomikoa dela eta, aurrera pausu bat emateko une aproposa dela uste dugu. Gure herriak toki bizi eta dinamikoagoak izan daitezen, gure haranean dauden errekurtsoak probestuz ekonomia endogenoa ahalbideratuko duten proiektu produktibo ausartak bultzatzeko unea heldu dela uste dugu.

Horretarako, bailaran sektore ezberdinetan lan egiten duen jende eta enpresekin elkarlana zuzena izatea ezinbestekoa da, elkarrekin dauden enpresei lagunduz eta proiektu berriak bultzatuz.

Lana hiru arlotan banatu ziteken:

Martxan dauden jende edo enpresekin, bere proiektuei lagunduz.

Produkzioko proiektu berriak bultzatuz, (lagunduz, arauak, bultzatuz..)

Bailarako proiektu, esperientziak entitateekin elkarlanduz.

Garapen batzordea bi ikuspuntutik lan egitea planteatzen da.

  1. Kolaboratzaileen sarea, topaketak, implikatuen arteko kolaboratzioa, denontzat lagungarri izan daitezkeen ildoak bilatzeko.
  2. “Botton-up” kontzeptoa, behitik gorakoa. Landa garapenarentzat oinarrizko konzeptua dena. Behitik zehazteko garaia da, biztanlegoak aukera dezala. Nekatzaritza edo turismoko sektorentzat lan egitea beraiekin kontatu gabe ez du zentzurik.

BATZORDEAREN FUNZIONAMENDU ETA INPLIKAZIO MAILA.

Lantalde, tinkoa, eraginkorra, eta gogotsu bat lortzea ezinbestekoa da. Egin nahi duenarekin motibatua eta konprometitua.

Printzipioz, hilabetean behin elkartuko gara (Hilabetearen 2.asteazkenean).

Mahai sektorialak sortuko dira. Batzordeko kide bate gutxienez parte hartuko du mahai bakoitzean eta honek koordinazio lana egingo du.

Mahai hauek, turismo, nekazaritza edota bestelako gai zehatzetarako lantaldeak. Gutxienez akordioen aktak jasoko dira. Batzordeko kideek beren inplikazio maila zehaztuko dute, nahi izanez gero mahaiak nahiz lantaldeak dinamizatzeko ardura hartuz.

Erabakitzeko ahalmena.

Edozein batzorde bezala, Abenduan planifikatu beharko litzateke datorren urteko lana. Horrela aurrekontuetan sartu ahal izango litzateke. Hau batzordeburuen bileran kontrastatu eta ondoren bilera ireki batean edo Batzar batean kontrastatu, ardaz nagusien eta planifikazioaren oniritzia jasotzeko. Gero Osoko Bilkuran onartzeko.

Horrela eginda planifikazio horren gauzatzea Batzordearen eskutan geratuko litzateke.

Urtean zehar, aukera berriren bat sortuko balitz, eta hura onartutako ardatzen harikoa izanda noski, Batzordeburura eramanen zen horren gauzatzeko azterketa, horren oniritzia jasotzeko, udal osoaren politikarekin bat egin dezan.

Udal politikarekin bat landu beharreko gaiak.

Batzordeburuen bilerak, ze gaiak diren amankomunean tratatu beharrekoak aztertzen da. Era berean gaia beste bideren batetik lantzen ari ote den komunikatzen da.

2015eko azaroa. GBa.

Menú

Web orri honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookie hauek eta gure cookie politika onartzen dituzula ulertzen dugu.

ACEPTAR
Aviso de cookies