Obra baimenak eskatzeko argibideak.
1.-Egin nahi duzun obra txikia bada (teilatua eraberritu egitura aldatu gabe, komuna berritu, fatxadak margotu…..) aitorpen arduratsuaren eredua bete beharko duzu eta egin behar duzun obraren aurrekontuarekin udalera ekarri edo emailez bidali erregistroko sarrera zenbakia emateko.
2.-Obra txikiak ez direnak obra baimen eskaera bidez tramitatu behar dira eta horretarako eskabide orria bete behar da eta aurrekontua, memoria eta planu battekin udalera ekarri edo emailez bidali erregistroko sarrera zenbakia emateko.
3.-Udalak Basaburuan dauden eraikinak eta sustatzaileen lehenengo etxebizitzak direnean eraberritzeko dirulaguntzak onartzen dituen ordenantza dauka: «Bizitegitarako eraikinak eraikitzeko eta zaharberritu edo eraberritzeko laguntzak»
4.-Dirulaguntza obra baimen eskaerarekin egin beharko da.