Basaburuko udalerriak 850 biztanle ditu, 13 herritan banatuak. Herriak bailaren funtsa dira. 13 herri horiek 10 kontzeju osatzen dute.

Basoa eta abeltzaintza baliabide nagusiak izan ziren; egun, ordea, abere eta abeltzain kopurua dezente gutxiago dira.

Hona hemen zerrenda eta informazio zehatzago eskuratzeko estekak.

Aizarotz

Herri berria da Aizarotz, orain dela 15 urte familia bakarra bizi zen tokian egun basaburuko herri handiena da, biztanle kopuruaren arabera. Basaburua biziberritzeko asmoarekin Udalak berak bultzatu zuen bere sorrera. Bailararen beheko aldean dago, basoez inguratuta, eta etxeak-eraikinak berriak dira nagusiki.

Biztanleak: 184

Azpiegiturak: Ostatua, frontoia, erabilera anitzeko aretoa eta udaran ibai igerilekua.

Kontzejua: Aizarotz.

Arrarats

Bailaren goiko aldean kokatuta dago, Ernaizu-Ireber magalean. Etxe tradizional dotorez osatua dago.

Biztanleak: 54

Azpiegiturak: Frontoia eta ostatua.

Kontzejua: Arrarats.

Beramendi

Bailaren beheko aldean dago, errepide nagusiaren ondoan. Etxe tradizional dotoreak osatuta dago. Kontzejua Udabe herriarekin batera osatzen du.

Biztanleak: 31

Azpiegiturak: Elkartea.

Kontzejua: Beramendi – Udabe.

Beruete

Bailaren goiko aldean dago. Etxe tradizional dotoreak osatuta dago.

Biztanleak: 140

Azpiegiturak: Ostatua, frontoia, elkartea, kontzejuko aretoa.

Kontzejua: Beruete.

Erbiti

Bailaren beheko aldean kokatuta dago. Etxe tradizional dotoreak osatuta dago.

Biztanleak: 35

Azpiegiturak: Frontoia.

Kontzejua: Erbiti – Orokieta – Ola.

Gartzaron

Bailaren beheko aldean kokatuta dago. Etxe tradizional dotoreak osatuta dago.

Biztanleak: 80

Azpiegiturak: Frontoia, elkartea.

Kontzejua: Gartzaron.

Igoa

Bailaren goiko aldean kokatuta dago. Etxe tradizional dotoreak osatuta dago.

Biztanleak: 94

Azpiegiturak: Ostatua, frontoia.

Kontzejua: Igoa.

Ihaben

Bailaren beheko aldean kokatuta dago, Imotz bailarekin muga egiten. Etxe tradizional dotoreak osatuta dago.

Biztanleak: 41

Azpiegiturak: Elkartea.

Kontzejua: Ihaben.

Itsaso

Bailaren erdi aldean kokatuta dago, Larraun bailarekin muga egiten. Etxe tradizional dotoreak osatuta dago.

Biztanleak: 50

Azpiegiturak: Elkartea.

Kontzejua: Itsaso.

Jauntsarats

Bailaren erdian kokatuta dago. Etxe tradizional dotoreak osatuta dago.

Biztanleak: 39

Azpiegiturak: Udaletxea, kiroldegia, eskola, haur-eskola.

Kontzejua: Jauntsarats.

Ola

Bailararen mendialdean kokatuta dago, Saldias herrirako bidean (Malerreka eskualdera pasabidea). Herrixka honi garain bertan zegoen burdinolak eman zion izena.

Biztanleak: 15

Kontzejua: Erbiti – Orokieta – Ola.

Orokieta

Bailararen beheko aldean kokatuta dago, Saldias herrirako bidean. Beste herriak bezala etxe tradizionalekin osatuta dago.

Biztanleak: 30

Azpiegiturak: Ostatua, frontoia.

Kontzejua: Erbiti – Orokieta – Ola.

Udabe

Bailaren beheko aldean dago, errepide nagusian. Healdeko bailararen sarrera da. Etxe tradizional dotoreak osatuta dago. Kontzejua Beramendi herriarekin batera egiten du.

Biztanleak: 51

Azpiegiturak: Ostatua.

Kontzejua: Beramendi – Udabe.