Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

AURKEZPENA

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua zerbitzu publiko eta komunitarioa da, babes sozialekoa, eta haren helburua da Mankomunitatea ( Anue, Atez, Odieta, Ultzama, Lantz eta Basaburua) osatzen duten bailaren biztanleen bizi-kalitatea hobetzea, prebentzio bidez lan eginez eta pertsonei arazoak konpontzen laguntzeko neurriak hartuz.

Gizarte Zerbitzuak administrari bat, sei familia langile, hiru hezitzaile eta gizarte langile bat dauzka.

Berdintasun Zerbitzua ere Mankomunitatearen barnean dago.

Zerbitzu hobea emateko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar duzue 948-305353 telefonora deituz. (Faxa 948-305332). Gure bulegoak helbide honetan daude: San Pedro kalea 8 bis 31797 Larraintzar. Baina beste bailaretan ere ematen dugu zerbitzua.

Harrera eta orientazio sozialeko programa

Programa hau da biztanle guztien zerbitzura dagoen oinarrizko gizarte zerbitzura sartzeko atea, bertan gizarte zerbitzuen eta gizarte babesaren sistemaren baliabideei buruzko informazioa eman, izapideak egin eta orientazioa ematen da. Hortik beste programa espezializatuetara bideratzen zaituztegu (barnekoak edo kanpokoak).

Norberaren autonomia sustatzeko eta menpekotasun egoeran dauden pertsonak artatzeko programa. Etxez etxeko zerbitzua.

Programa honen barnean etxez etxeko zerbitzua dago, eta udal baliabide bat da horren beharra duten pertsonei haren etxean berean laguntzeko, hau da, adinagatik, osasun arazoengatik, menpekotasunagatik edo krisi egoeragatik haien bizitzan oinarrizko jarduerak egiteko laguntza behar duten pertsonei laguntza emateko. Helburua da pertsona hori bere etxean eta bere eskualdean mantentzea ahalik eta baldintza onenetan. Era berean laguntza eskaintzen da menpekotasun egoerekin lotutako edozein egoeratan, errekurtso eta abarretan.

Familia eta adin txikikoen programa

Adin txikikoen eta nerabeen beharrak beteta egon daitezen lan egiten dugu jarraibideak, trebetasunak, estrategiak, errekurtsoakā€¦ lantzen dira, familia eta adin txikikoen egoera hobetzeko eta zailtasunei aurre egiteko asmoz, bai indibidualki bai gizarte mailan, arrisku egoeren prebentzioaren bidez.

Lan babestuko proiektua

Gizartean eta lan munduan sartzeko baliabidea den proiektu hau, lan egiteko adinean dauden pertsonei zuzendua dago, beti ere, gizartetik baztertuak eta/edo honen arriskuan daudenak egoera hauengatik, besteak beste:

  • Ā Bolada luzeetan eta/edo behin eta berriz langabezian daudenak.
  • Ā Lan merkatuan lanpostua eskuratzeko edo hari eusteko zailtasunak dituztenak.
  • Ā Beste baliabide ekonomikorik ez dutenak.

Kultura eta gizartearen dinamizazio programa

Programa honen bidez herritarren parte hartzea bultzatu nahi dugu hala norbanakoarena nola taldeena. Gizartearen eta kulturaren dinamizazioa sustatzen du, gizarte sare bat sortuz edo ekimen espezifikoen bitartez: kultur jarduerak sustatu, bilguneak sortu, prestakuntza-beharrei aurre egin, taldeek edo norbanakoek gizarteratzeko izaten ahal duten zailtasunak aurreikustea eta abar.

Aukera berdintasun zerbitzua

Berdintasun Planaren bitartez eta Bateragarritasunaren aldeko Itunaren bitartez, emakume eta gizonezkoak berdintasunean bizitzeko lan egiten dugu, eskubide eta aukera berdinak izateko, beraien bizitza pertsonala, lanekoa eta familiarra bateratzeko, eta baita emakumezkoen kontrako indarkeria saihesteko ere. Azken finean, emakume eta gizonen artean benetako berdintasuna lortzeko.

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

Helbidea: San Pedro kalea, 8 bis. 31797 LarraintzarTelefonoa: 948 30 53 53

Faxa: 948 30 53 32

Menua

Web orri honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookie hauek eta gure cookie politika onartzen dituzula ulertzen dugu.

ACEPTAR
Aviso de cookies