Ttikiena Udal Haur Eskolak haurraren ongizatea bilatzea helburu du, txikien garapen emozional, kognitibo, psikomotor, fisiko eta soziala kontutan harturik. Haur bakoitzak bere gaitasunak, beharrak eta interesak dituela ulertzen dugu; horregatik, erritmo desberdinak errespetatzea oinarri dugu, haur bakoitza bere ikaskuntza prozesuaren protagonista izatea bilatzen dugularik.
Natur inguru paregabean kokaturik dagoen herri haur eskola honetan adin desberdinetako haurrak (0-3 urte) elkarrekin egoten dira, unitate bakarreko moduloa baita. Modu honetan, “etxeko” giro atsegina sortzen da, non, familien eta eskolaren artean harreman estua mantentzen den.