Euskara gure altxorra.

Basaburuko Euskara zerbitzua Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatearen (Iparmank) barnean dago. Euskara Mankomunitatea, erakunde berezitu gisa, 1997. urtean sortu zen. Orduan onartu ziren estatutuak, eta nortasun juridiko propioa zuen erakundea jaio zen. Estatutu horietan aipatzen dira Mankomunitatearen helburuak:

  • Mankomunitatearen helburua, berau osatzen duten herriotan euskararen normalizazioa lortzea da, gaur egun euskarak bizi duen egoera minorizatua gaindituz.
  • Euskara gure herriaren funtsezko ondasuna eta oinarria denez eta herritar guztiek beronen ezagutza egokia lor dezaten, beharrezkoak diren bitartekoak jartzea eta helburu horrekin arlo ezberdinetan ari direnei laguntza ematea.
  • Euskaldunok, gure hizkuntza gizarte bizitzako arlo eta baldintza guztietan erabil dezagun urratsak ematea, eta ildo horretan doazen ekimenak lagundu eta bultzatzea.
  • Udaletan eta bere menpeko atal eta zerbitzu guztietan euskararen erabilera normalizatzea.
  • Udalei dagokien marko juridikoa helburu hauei egokitzea eta beste mailetako administrazio, erakunde zein herri eta gizarte erakundeek ere bide bera har dezaten eskatzea.
  • Euskararen normalizazio lanean, eskualdeko gizarte sektore guztien arteko koordinazioa estutzea, helburu hauek osoki eta globalki bete daitezen.
  • Aipatutako helburu hauek lortu ahal izateko, lagungarri gerta daitezkeen zuzen eta zeharkako behar adina ekintza, ordenantza eta zerbitzu antolatzea.

Euskara Mankomunitatearen eremua eta eginkizunak.

Mankomunitatea 12 udalerrik osatzen dute, hiru eskualdetan banaturik: Arano, Areso, Goizueta eta Leitza, batetik; Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberri, bestetik; eta, hirugarrena, Basaburua, Imotz, Odieta eta Ultzama. Guztira 10.500 inguru biztanle hartzen duen mankomunitatea da. Eskualde bakoitzak bere euskara zerbitzua du eta euskara teknikari bana.

Euskara zerbitzua udalen zerbitzu bat da eta haren eginkizun nagusia hau da: euskara normalizatzeko eta indartzeko lana planifikatzea, antolatzea, koordinatzea eta gauzatzea. Lan hori, euskararen munduan lan egiten duten beste talde edo erakunde batzuekin batera egiten du (euskaltegia, ikastetxeak,  euskaltzaleak, kultur taldeak…).

Udal zerbitzu bat denez, udal ordezkariak dira euskara zerbitzuan agintzen dutenak. Euskara zerbitzuak, beraz, udalek onartzen duten hizkuntz politika gauzatu behar du. Horretarako, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatean bilduta, udalek urteko plan bat onartzen dute eta euskara zerbitzua da plan hori gauzatzearen arduraduna. Urteko plan horretaz gain, euskara zerbitzuak baditu bestelako ohiko eginkizunak, baina beti ere udalen agindupean eta hauek erabaki lezaketenaren arabera.

Basaburuko Udala Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kidea da, eta euskaraz bizitzeko helburua du. UEMAren plangintza Iparmanken plangintzaren osagarria da, euskararen normalizazioaren helburuan bat datoz eta elkarlana erabatekoa da.

Honako hauek dira, laburbilduz,
Euskara zerbitzuaren lan ildoak:

· Administrazioan,
– udaletako erabilera planak prestatzea eta horien jarraipena egitea,
– Euskara batzordean parte hartzea,
– itzulpenak eta testuen zuzenketak egitea;

· Tokiko hedabideekin elkarlanean aritzea;

· Helduak euskalduntzeko aukerak eskaintzea, diru-laguntzak emanez, euskaltegiekiko lankidetzan,
matrikulazio kanpainak sustatuz eta euskara praktikatzeko taldeak sortuz;

· Haur eta gazte aisialdian euskara erabiltzeko aukerak ematea;

· Familia bidezko transmisioa sustatzea;

· Euskarazko produktuen eta baliabideen berri eman eta horien kontsumoa bultzatzea;

· Eskualdeko ikastetxeekiko elkarlana ahozkotasuna eta, oro har, hizkuntza proiektua lantzeko.

Euskara Mankomunitatea:

Teknikoa: Felix Altzelai Iriarte

Helbidea: San Pedro, 11. 2A. 31797.Larraintzar.

Telefonoa: 948 30 51 34

Posta elektronikoa: NIEM – Ultzamaldea · ezubioa@iparmank.eus

Web gunea: http://www.iparmank.eus/

Menua

Web orri honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookie hauek eta gure cookie politika onartzen dituzula ulertzen dugu.

ACEPTAR
Aviso de cookies