Basaburuako Udalak Basaburuako jarduera ekonomikoen gunean dauden lurzatiak elektrizitatez hornitzeko obrak sustatu ditu, 149.528,64 euroko aurrekontuarekin, BEZik gabe.
Obra horietan, linea elektrikoaren lurpeko kanalizazioko obra zibila egingo da, bai eta PFU transformadore-zentroa ere.
Nafarroako Gobernuko Enpresa Sustapeneko Zuzendaritza Nagusiak, urriaren 18ko 56/2024 Ebazpenaren bidez, 108.177,67 euroko dirulaguntza eman dio Basaburuko Udalari obra horiek egiteagatik.