BASABURUKO UDALA ETA SISNET OPERADORAREN ARTEAN AIZAROTZ, GARTZARON ETA ITSASON GAITASUN HANDIKO SISTEMA TELEMATIKOA GARATZEKO LANKIDETZA HITZARMENA SINATU  DA.

Basaburuko udala jakitun da landa eremuan biztanleriaren sakabanaketa dela eta zerbitzuak zabaltzeko operadoreek dituzten zailtasunez. Horregatik ahalegin handia egiten ari da Basaburuko biztanle guztiendako ahalmen handiko sare telematikoa izate aldera zuntz optikoaren sarea osatzeko.

Udal honen lehentasunezko helburua da hiri eta populazio handiagoa duten herriekin alderatuz Basaburuak pairatzen duen desabantaila txikitzea.

Horregatik kontzeju bakoitzeko etxe guzietara zuntz sarea helarazteko  plana garatzen ari da udal hau, operadoreek haien zerbitzua eskaini ahal izateko.

Lehen fase batean Aizarotz, Gartzaron eta Itsason zabaldu genuen sarea, seinalea puntu batetan jaso eta puntu horretatik etxe guzietara internet seinalea helarazteko.

Bigarren fase baterako aurreikusita dago Udabe-Beramendi, Igoa eta Orokieta-Erbitirako despliegea.

Udal honek interes berezia dauka zabaldutako sarearen funtzionamendu zuzena aztertu eta bermatzeko, itzal eremuak detektatzeko eta ezein arazo tekniko detektatzeko.

Zerbitzua modu definitiboan emateko tramiteak bukatu bitartean, operadora ezberdinei zerbitzuak eskaintzeko aukera eman zaie, beti ere modu probisionalean eta sarearen funtzionamendu zuzena frogatzeko helburuarekin, hitzamen baten bidez.

Hitzarmen hau behin behineko tresna da, eta sarea behin betikoz erabiltzaileen esku utzi aurretik, baldintza hauek bete beharko dituzte operadoreok:

  • Ezin izango dute alta tasa ezarri, hitzarmenak iraun bitartean.
  • Hitzarmen honen behin behinekotasunaren ondorioz ezin izango da iraunkortasun (“permanencia”) klausularik ezarri.

Momentuz SISNET operadorak sinatu du hitzarmen hau eta gaur egun posible du ahalmen handiko zerbitzu telematikoak ematea Gartzaron, Aizarotz eta Itsason.

Zerbitzu hau kontratatzeko interesa baduzu, www.sisnet.com.es web orrian egin dezakezu, “ALTA CLIENTES BASABURUA” atalean edota 948 078087 telefonora deituz.

Menua

Web orri honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookie hauek eta gure cookie politika onartzen dituzula ulertzen dugu.

ACEPTAR
Aviso de cookies