Basaburuko Udalak Basaburuan jarduera ekonomikoen eremuko I. fasea urbanizatzeko obrak sustatu ditu, 342.185,14 euro BEZ gabeko aurrekontuarekin.
Obren bidez, jarduera ekonomikoen area osatzen duten lurzatiak urbanizatu nahi dira; besteak beste, zolatzeko obrak, azpiegiturak gauzatu eta abar.
Enpresa Sustapeneko Zuzendaritza Nagusiak, Enpresa Politikako, Nazioarteko Proiekzioko eta Laneko zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 52/2023 Ebazpenaren bidez, 108.000 euroko dirulaguntza eman dio Basaburuko Udalari obra horiek egiteko.