Obra Baimenaren Eskabidea

Obra baimenak eskatzeko argibideak.

1.-Egin nahi duzun obra txikia bada (teilatua eraberritu egitura aldatu gabe, komuna berritu, fatxadak margotu…..) aitorpen arduratsuaren eredua bete beharko duzu eta egin behar duzun obraren aurrekontuarekin udaletxera ekarri  edo emailez bidali erregistroko sarrera zenbakia emateko.

2.-Obra txikiak ez direnak obra baimenaren eskaera bidez tramitatu behar dira eta horretarako eskabide orria bete behar da eta aurrekontua, memoria eta plano batekin udaletxera ekarri edo emailez bidali erregistroko sarrera zenbakia emateko.

3.-Udalak  Basaburuan dauden eraikinak eta sustatzaileen lehenengo etxebizitzak direnean eraberritzeko diru-laguntzak onartzen dituen ordenantza dauka: “Bizitegitarako eraikinak eraikitzeko eta zaharberritu edo eraberritzeko laguntzak”

4.-Diru-laguntza obra baimenaren eskaerarekin egin beharko da.

Pausoak:

  1. Jaitsi inprimakia.
  2. Bete inprimakia, ahalik eta datu gehien eta zehatzenekin.
  3. Bidali inprimakia beteta udala@basaburua.eus helbidera, edo udaletxean bertan aurkeztu.

Adi!

Eskaera postaz edo posta elektronikoz bidaltzen dada, legezko balioa izateko beharrezkoa da udal erregistro ofizialeko sarrera edukitzea. Udalak, behin eskaera jasota eta erregistratuta, kopia bidaliko dio eskatzaileari.

Udal erregistrotik erantzunik ez baduzue jasotzen eskaerak EZ du balio izango.

Araudiak:

Inprimakiak:

Aitorpen arduratsua (obra txikia):

   obra_txikiak_.- eskaera

Obra baimena:

Obra_baimena_eskaera_betetzeko

Menua

Web orri honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookie hauek eta gure cookie politika onartzen dituzula ulertzen dugu.

ACEPTAR
Aviso de cookies